miércoles, 29 de octubre de 2008

TXAPA IRRATIA- BERGARA

BergarakoTxapa irratia,irrati libre gehienak bezala, 80.hamarkadan jaio zen,1984. urtean hain zuzen ere

Haseran herriko sindikatu batek utzitako lokalean hasi ziren emititzen beraien irratsaioak, eta 1989an udaletxearekin lortutako akordio baten ondoren, udalaren jabetzapeko lokal batera pasa zen emisio zentrua .Zabalotegiko dorretxearen azpiko kobazulora.

Urte guzti hauetan, hainbat jende ezberdin pasa da, mota guztietako programak egin direlarik: musika, kultura, ekologia, etabarri buruzkoak. Egun 27 irratsaiok egiten dute salto dialera emisora erabiliz, izaera ezberdineko irratsaioak, herriko eta inguruko talde eta kolektiboekin parte hartu dute, ez bakarrik irratsaioak eginez, baita ere kalean egindako ekitaldiekin. Adibidez, Arrasateko HIES Ekimena taldearekin egindako sentsibilizazio kanpainak, irrati libreen bilerak,... Txapa Irrati Kolektiboa da irratiaz arduratzen dena, baina ez da bere eginkizun bakarra. Gaur egun, Txapa Irratia Bergarako Gaztetxean dago kotatuta, autogestioa, autofinantzazioa eta burujabetza dira gestioko oinarriak.

Orain ere, irratia Bergarako herriari irekita dago, bertako jende, kolektibo eta taldeek beraien ideia, kezka eta proiektuak plazaratu ditzaten. Irratia pertsona moduan garatzeko ideiak kanporatzeko eta ondo pasatzeko erabiltzen dute.

No hay comentarios: